miércoles, 14 de enero de 2009

Musikalaktv

Musikalak, nork ez ditu gustoko? Guk behintzat ezingo genuke zinea genero hau gabe imaginatu. Horregatik, aukeraketa egin dugu zuentzako, eta "Musikalaktv" gure telebistan jarri dizkizuegu zuek ere goza ditzazuen. On egin!!




Programazioa
00:00 GMT+1 Sarrera: “Musikalaktv” telebistaren aurkezpena
00:01 GMT+1 Al otro lado de la cama: Filma gazteleraz
01:46 GMT+1 Moulin Rouge: Filma gazteleraz
03:46 GMT+1 Grease: Trailerra eta filma gazteleraz
05:36 GMT+1 Denetarik: Denentzako musikal gomendagarriak
05:37 GMT+1 Dirty Dancing 2: Trailerra eta filma bertsio originalean
07:07 GMT+1 High School Musical 2: Trailerra eta filma gazteleraz
08:53 GMT+1 La Bella y la Bestia: Trailerra eta filma gazteleraz
10:07 GMT+1 Chicago: Trailera eta filma bertsio originalean

On-demand bideaok
Sarrera, Denetarik, Antzerki musikalak, Musikal Klasikoak Top 7

Egileak: Amaia Eneterreaga, Maialen Goñi, Idoia Iglesias eta Itsaso Manias

jueves, 8 de enero de 2009

Zer da zer?

Jirafa
Telebistaren alorrean erabiltzen den hitza beso artikulatu moduko tresna bat izendatzeko, hots, mikrofonoa daraman besoa mikroa bera esatariengandik ahalik eta hurbilen ipintzeko iruditik landa utziz.

Jingle-a
Ingelesezko hitza, irratian erabilia eta publizitate doinu arrakastatsuak izendatzeko erabili ohi dena.

Klaketa
Telebistan eta zinemagintzan erabiltzen den terminoa arbel txiki bat (zurezko listoi txikerra daukana) izendatzeko. Irudiak eta soinuak sinkronizatzeko erabiltzen da arbelezko tresna hori.

Klimaxa
Narrazio baten une gorena (dela irratsaio batena, dela telesaio batena) izendatzeko erabiltzen den terminoa.

Bitakora
Iberoamerikan erabiltzen den hitza berriemaileentzako eskuliburuak izendatzeko.

Close up-a
Telebistan eta zinemagintzan erabiltzen den hitza esatari edo aktore baten lehen planoa izendatzeko (sorbaldarainokoa) edo lehen-lehen planoa adierazteko.

Dolly-a
Karro batean ezarrita doan garabi txikia, telebista estudioetan erabiltzen dena kamerak leku batetik bestera eramateko. Estudio bakoitzean hiru kamera egon ohi dira eta horietariko batek hain zuzen tresa hau darama.

Telepromterra
Telebista platoan testuak seinalatzeko sistema digitala. Telebista kameraren ondoan kokatzen da pantaila, esatariak pantailara begiratzen duenean testua irakur dezan, era horretan begirada aurrera zuzenduz eta tinkotuz.

Ekoizpena
Irratsaio edo telesaio bat egiteko behar diren baliabide finantziero, material eta juridikoez arduratzea.

Slow motion deritzona
Irudi mugimendua moteltxoago erreproduzitzea.

Nor da nor?

LAU PERTSONAIAK

Vladimir Zworykin
Errusian sortu zen, Murom hirian hain zuzen, 1899an; eta 1982an hil zen. AEBetan bizitza profesionala egin zuen asmatzaile honek Vladimir zeukan izena. Aditu askok diote bera izan zela telebista elektronikoaren eta bideoaren aita. 1923an, ikonoskopioa asmatu zuen, hau da, irudiak jasotzeko tutua. 1929an kineskopioa ere asmatu zuen. Westinghouse eta Radio Corporation of America (RCA) enpresetan lan egin zuen. II. Mundu Gerran AEBetako gobernurako aholkulari zientifikoa izan zen.

Ted Turner
CNN telebista kate ospetsuaren jabea eta gizon aberatsa. 1938an sortu zen eta Rober Edwuard izena jarri zioten gurasoek. Familia aberats baten hirugarren pertsonaia ospetsua. 2002an 9.300 dolar galdu zituen AOL Time Warner enpresak kolapsoa eduki zuenean merkatuan. United Nations Fundation-i mila milioi dolar eman zion. Jane Fonda artistarekin egon zen ezkondurik.

Joxe Mari Iriondo
Kazetari, idazle, telebistari eta kultur eragile gipuzkoarra. Urrestillan jaioa 1938an. Merkataritza ikasketak egin ostean, Loiolako Herri Irratian hasi zen esateari lanetan 1962tik 1982ra bitartean. Ez dok hamahiru taldearen sortzaileetarikoa eta ETBko erredaktore burua 1983tik 1985ra. Liburu batzuen idazlea: Noiz amatxo? eta Euskal dantzak, kasurako.

Ramon Labaien
Euskal Telebistaren proiektua pertsonaia honek burutu zuen. Tolosan jaio zen 1928an eta aita idazle ospetsua izan zen Tolosako alkatea eta EAJkidea izateaz gain. Bere ekimenez ETBz gain, HABE, Euskadi Irratia eta Euskadiko Orkestra sinfonikoa ere sortu ziren.

jueves, 11 de diciembre de 2008

Web 2.0 iraultza

Bideo-lan honek Web 2.0 iraultzaren inguruko azalpen labur bat eskaintzen du. Bi hitzetan, irakaskuntzaren etorkizuna izango da!!

miércoles, 10 de diciembre de 2008

Coca-Cola denentzako

Honako bideo hau Coca-Cola freskagarriarena da. Bertako iragarkiak deigarriak izan ohi dira, eta hau ez da gutxiago. Hala ere, kasu honetan ez dago pertsonarik, ez mugimenduzko planorik, ezta inolako idatzizko azalpenik ere.
Besterik gabe, gozatu!!

viernes, 21 de noviembre de 2008

Leioako campus berriztatua

Hau izango da EHUko Leioako campusak konponketen ondoren izango duen itxura.

Obren inguruko milaka kexu burutu baditugu ere, emaitza honelakoa izateak nolabaiteko lasaitasuna ematen digu. Pena guk ikusteko aukera gutxi izatea, bukatzen direnerako lanean ariko baikara!!

jueves, 30 de octubre de 2008

"La Corporación" dokumentala

"La Corporación" dokumentala oso interesgarria eta ikusteko zoragarria iruditu zait. Munduan oso garrantzitsu diren enpresen inguruko azalpenak ematen dira, eta horretarako irudi asko eta kontaketa ulerterrazak erabiltzen dira.
Dinamika handiko lana da, edonork gustura ikustekoa. Benetako testigantzak azaltzen dira, eta pertsonaiak arlo publikoaren eremu ezberdinetakoak dira. Era honetara esplikaketak errazago jasotzen dira eta ikusleak ohartu gabe bereganatzen du mezua.
Gainera, gizartearen gehiengoa ez da bertan aipatzen diren korporazio edo enpresa handi multinazionalen indarraz ohartzen, eta ez dugu uste beraiek diotena egiten dugunik. Dokumentalean, ordea, argi geratzen da beren helburua lortzeko (dirua lortzeko, alegia) edozer egiten dutela, jendearentzat kaltegarriak diren produktuak saltzea barne, eta zenbait kazetari aurka egiten saiatzen bada ere, gutxi dago egiteko multinazionalen indar ikaragarriaren aurrean.
Beraz, oso dokumental gomendagarria iruditu zait, begiak errealitateruntz irekitzen lagunduko diguna!!