jueves, 11 de diciembre de 2008

Web 2.0 iraultza

Bideo-lan honek Web 2.0 iraultzaren inguruko azalpen labur bat eskaintzen du. Bi hitzetan, irakaskuntzaren etorkizuna izango da!!

miércoles, 10 de diciembre de 2008

Coca-Cola denentzako

Honako bideo hau Coca-Cola freskagarriarena da. Bertako iragarkiak deigarriak izan ohi dira, eta hau ez da gutxiago. Hala ere, kasu honetan ez dago pertsonarik, ez mugimenduzko planorik, ezta inolako idatzizko azalpenik ere.
Besterik gabe, gozatu!!

viernes, 21 de noviembre de 2008

Leioako campus berriztatua

Hau izango da EHUko Leioako campusak konponketen ondoren izango duen itxura.

Obren inguruko milaka kexu burutu baditugu ere, emaitza honelakoa izateak nolabaiteko lasaitasuna ematen digu. Pena guk ikusteko aukera gutxi izatea, bukatzen direnerako lanean ariko baikara!!

jueves, 30 de octubre de 2008

"La Corporación" dokumentala

"La Corporación" dokumentala oso interesgarria eta ikusteko zoragarria iruditu zait. Munduan oso garrantzitsu diren enpresen inguruko azalpenak ematen dira, eta horretarako irudi asko eta kontaketa ulerterrazak erabiltzen dira.
Dinamika handiko lana da, edonork gustura ikustekoa. Benetako testigantzak azaltzen dira, eta pertsonaiak arlo publikoaren eremu ezberdinetakoak dira. Era honetara esplikaketak errazago jasotzen dira eta ikusleak ohartu gabe bereganatzen du mezua.
Gainera, gizartearen gehiengoa ez da bertan aipatzen diren korporazio edo enpresa handi multinazionalen indarraz ohartzen, eta ez dugu uste beraiek diotena egiten dugunik. Dokumentalean, ordea, argi geratzen da beren helburua lortzeko (dirua lortzeko, alegia) edozer egiten dutela, jendearentzat kaltegarriak diren produktuak saltzea barne, eta zenbait kazetari aurka egiten saiatzen bada ere, gutxi dago egiteko multinazionalen indar ikaragarriaren aurrean.
Beraz, oso dokumental gomendagarria iruditu zait, begiak errealitateruntz irekitzen lagunduko diguna!!

jueves, 23 de octubre de 2008

Onomastika

0.A – Al Gore estatubatuarrak, Luxenburgoko Dukerri Handia bisitatu ostean, Euskal Herriko bidea hartuko du mintzaldi bana emateko Bilbon eta Gasteizen.

1.A – Zenbait manifestaldi jendetsu egin dira azken egunotan Kazakhstango Errepublikan.

2.A – Litekeena da Marokon eta Gambian izatea Aldaketa Klimatikoari buruzko datozen topaketak.

3.A – Boliviar gutxi dira bertako hiru hizkuntzak, kitxua, aimara eta gaztelania, alegia, menperatzen dituztenak.

4.A – Georgiako hiriburuan, Tbilisin alegia, euskaldunak non bizi diren eta georgiarrak eta euskaldunak ahaideak izan daitezkeela dakite askok.

5.A – Abkhaziarrak georgiarren senideak dira hizkuntza aldetik; osetiarrek ostera, kurdoen hizkuntzaren multzokoa dute mintzaira, senidetasunik gabekoa, alegia.

6.A – Euskal arrantzaleek Seychelletako Errepublikara jo dute ezinbestean, itsas-piraten beldur.

sábado, 18 de octubre de 2008

Top 7

http://www.youtube.com/
Bertan bideo pila bat daudelako, baita oso berriak direnak ere, eta segituan aurki daitezkelako inolako arazorik gabe. Berehala jaitsi daitezke, eta ez da inoren baimenik behar horretarako.

http://www.eitb.com/
Euskal Irrati Telebista Euskal Herriko ikus-entzunezko hedabide nagusia dela uste dudalako, eta bertan igortzen diren bideo eta albiste nagusiak eskuragarri jartzen dizkigulako.

http://www.euskaltube.com/
Euskal Herri mailako ikus-entzunezko material ugari dagoelako. Gainera, gure lanek nazioartearekiko lotura izan behar duten arren, gure herrian gertatzen denaz jakitea funtsezkoa da, eta helbide hau horretarako oso egokia iruditzen zait.

http://www.video.google.com/
Bideo ezberdinak ikusteko aukera handia dagoelako, eta bilaketa errazaz gain, gomendio eta bideorik ikusienak ere azaltzen dituelako. Gainera, youtube-rekiko lotura handia du.

http://www.metacafe.com/
Mundu osoan zehar ikusten ari diren bideorik aipagarrienak eta deigarrienak azaltzen direlako, eta aldi berean guk nahi dugun bideoak eskuratzea oso erraza delako.

http://www.ikastube.con/
Euskal herriko ikasleen inguruko eta intereseko bideo ugari daudelako, erraz aurkitzeko moduan, eta beraz, gurekin zerikusia duen informazioa berehala eskura dezakegu beratatik.

http://edition.cnn.com/video
CNN katea nazioarteko garrantzitsuenetakoa izanik, bertan argitaratzen diren bideoak oso interesgarriak iruditzen zaizkidalako. Mundu osoan gehien ikusten direnetako bideoak aurki daitezke bertan, gaurkotasunarekin loturikoak batez ere, eta hau kazetarien ikuspegitik oso da erabilgarria.

Ttanttakun irratia

Ttanttakun irratia Donostiako Irrati Euskaldun Librea da. 1995ean sortu zen, Donostiako Egia auzora zabalduz. Hasiera batean Egiako Gazte Lokalaren zati bakarrik bazen ere, egun programazio osatu eta anitza du, eta auzoko jendea informatzea eta entzuleak lortzea ditu helburu nagusitzat.

106.8 FM- an du finkatuta seinalea, eta hau Donostia osora zabaltzen da. Dena dela, ez da auzune guztietara ongi iristen, eta udalak errepikagailu berri bat jartzeko baimena noiz emango zain daude.